Amarauna
REDUFLAZIOA
Ander Cornejo: “Reduflazioa legezkoa bai, baina ez gizalegezkoa”
Maddi Garmendia | EITb Media
Euskal Kontsumitzaileen Elkarteko Bizkaiko ordezkaria elkarrizketatu dugu garestitzea mozorrotzeko konpainia eta supermerkatuek darabilten estrategiaren inguruan.
-
Reduflazioa
21:12 min
Reduflazioa, produktuen garestitzea mozorrotzeko konpainia eta supermerkatuek darabilten estrategia: ontziratutako produktuetan eduki gutxiago emanaz, lehengo prezio berean edo prezioa gutxi garestituz. Ez da legez kanpoko jarduera, beti ere edukiaren kopurua argi eta zehatz ontzian adierazten bada.
Adibide asko topa litezke supermerkatuetako apaletan: lehen 28 ogi-xerra zekartzan paketean 26 orain; 22 kafe-kapsula beharrean 20; edota bi litroko freskagarria beharrean litro eta hiru laurden. Janari eta edarietan bezala, garbitzeko produktuetan ere bai: kantitatea jaitsi, prezioa lehengoan mantenduz edota garestituz.
Produktuetako asko lehengo ontzi eta pote berberetan merkaturatzen dituzte. Hori dute bezeroa jabetu ez dadin estrategia. Bezeroetako askok begi onez ikusten ez duten jokabidea.
Ander Cornejo Euskal Kontsumitzaileen Elkarteko Bizkaiko ordezkaria elkarrizketatu dugu eta honako hau da eman digun gomendioa: erosketa egiterakoan letra txikiari erreparatzea, produktuak alderatzea, eta reduflazioa salatzea.