Amarauna
Itsas Ondarea
Orioko Mutiozabal, ontziola iraganean, gaztetxoentzat ikasteko lekua aurki
Unai Urreaga | eitb MEDIA
Gipuzkoako ontziola tradizionalen artetik gaur arte zutik mantendu den eraikin bakarra zaharberritu egin dute eta bizitza berri bat emango diote laster.
-
Orioko Mutiozabal ontziola, eraberrituta. Iturria: Wikimedia Commons.
14:52 min
Eneko Sieso Albaolako proiektuen koordinatzaileak kontatu digu zein den asmoa. Alak egiten ikasiko dute neska mutikoek, garai batean angulak harrapatzen ibiltzen zituzten txalupak. Eta uretaratu ere egingo dituzte.
Ekainean Orio bertako ikasleekin hastea dute asmoa eta irailetik aurrera, gutxinaka-gutxinaka, Euskal Herriko gainerako ikasleei irekiko diete aukera.
Eraikina barrutik ikusteko aukera izan zuten atzo lehendabiziko aldiz herritarrek eta gustatu zaie emaitza.