Itxi

Amarauna

Ezkontzak

Pandemiaren ondoren ezkontzen "boom" bat dago, eta atzerritarrak ere etortzen dira ezkontzera

Maria Agirre | EiTb Media

Pandemia garaian ezkontzerik izan ez duten bikoteak orain ari dira ezkontzen. Ainara Jimenez, eta Leire Ibañezek ezkontzak antolatzen dituzte, eta "boom" bat bizi dela kontatu dute. Naiara Otegi, eta Txomin Eskarmendik, berriz, ezkontza nola antolatu duten azaldu dute.

  • Ezkontzen sasoi betean gaude

    Ezkontzen sasoi betean gaude

    37:26 min
imagen player
imagen player
imagen player

Garai honetan jende asko ari da ezkontzen, eta bikote batzuek aditu bat kontratatzen dute ezkontza antolatzeko. Lan horretan dihardute Gipuzkoa Bodas-eko Ainara Jimenezek, eta 20 Eventos enpresako Leire Ibañezek. Hemengo jendearen ezkontzak antolatzeaz gain, atzerritarrenak ere prestatzen dituzte. Izan ere, Australia, Estatu Batuak zein Libanotik etortzen da jendea Euskal Herrira ezkontzera. Dekorazioari garrantzia handia ematen zaio gaur egun, eta ezkonberri batzuek gauza bitxiak eskatzen dituzte. Esaterako, komiko bat, harrijasotzaileak edo batukada.