Itxi

Amarauna

Fisioterapia lehen arretan

"Gu lanean hasterako denbora asko pasatzen da egun. Aldaketarena oso notizia ona da gizarte osoarentzat"

Unai Urreaga | EiTb Media

Urte amaierarako fisioterapia lehen arretara zabalduko dela iragarri du Osakidetzak. Aspaldiko aldarrikapena zen eta pozik hitz egin digu Edurne Andueza, Euskadiko Fisioterapeuten Elkargo ofizialeko zuzendaritzako kideak.

  • Fisioterapia saio bat

    Fisioterapia saio bat

    12:16 min
imagen player
imagen player
imagen player

"Min bat lesio bihurtzeko aukera handiagoa da ez bada hasieratik tratatzen". Hala esan digu Edurne Anduezak. Gaur egun familia medikuek botika agintzen dute lehendabizi, gero errehabilitazioa etortzen da... eta hor denbora asko pasatzen dela dio Anduezak. Horregatik lehen arretan fisioterapeutak egotea garrantzitsua dela uste dute. Aldaketarekin denbora aurreztu, botika gutxiago hartu eta ebakuntzara ez iristeko aukera handiagoa dela irizten dio Anduezak. Eta hala erakusten omen dute inguruko erkidegoetako datuek. Familia medikuarengana joaten diren pazienteen %30ek muskuluetako edo eskeletoko arazoak izaten dituzte eta zuzenean fisioterapeutarengana joanda, kasuen % 85 konponduko omen lirateke.