Amarauna
Julian Iparragirre
Julian Iparragirre: "Lagunekin pilotan jokatzeagatik joaten nintzen eskolara"
Arantxa Arza | EITb Media
20 urteko ibilbide luzearen ondoren Euskadi Irratiko pilota adituak agur esango dio Iñaki Elortzaren proposamenez hasitako lanari. Oinaz Bengoetxearen debut partidarekin hasi zen eta hura izango da bere lekukoa hartuko duena.
-
Julian Iparragirre Leitzako plazan
24:02 min
Arantzan jaio, eta 18 urte zituela Leitzara joan zen Julian Iparragirre, hango paper fabrikan lan egitera. Gero pilotari afizionatu, txapeldun, pilota-irakasle, eta 2002tik Euskadi Irratiko kirolen sailean pilota partidetako iritzi emale. Oinatz Bengoetxearen debuteko partidan hasi eta hari emango dio lekukoa.
Pandemiak emandako bi urteko zigorraren ondoren irratia uzteko erabakia hartzea errazagoa izan zaiola aitortu digu. Pilotarien presio handiaz hitz egin digu eta emakumezko pilotak etorkizun hurbileak indarra har dezakeela ere uste du Julian Iparragirrek.