Itxi

Amarauna

Familia medikuak

"Ospitaletan trebatzen dira ikasleak, eta gero ez dute herri txikietara mediku lanetara joan nahi"

Familia medikuen gabezia dagoela eta, alor horretan diharduten bi mediku elkartu ditugu. Batetik, Aitor Larrinaga, Ispaster eta Lekeitioko familia medikua. Naroa Barandiaran, berriz, duela gutxi hasi da praktikak egiten Usurbilgo osasun etxean.

  • Medikugai gazteek nahiago dituzte beste espezialitate batzuk

    Medikugai gazteek nahiago dituzte beste espezialitate batzuk

    21:37 min
imagen player
imagen player
imagen player

Familia medikuen espezialitatea ez da mediku gazteek gehien aukeratzen dutena. Hori dela eta, herri batzuetan familia medikua kontratatzeko arazoak dituzte.

Naroa Barandiaran, duela aste gutxi hasi da familia mediku lanetan, Usurbilen.

Aitor Larrinagak, berriz, ibilbide luzea du. 61 urte ditu, eta ibilbide luzea du familia mediku lanetan. Kontatu duenez, lehen prestijio handiagoa zuten familia medikuek.