Amarauna
BERTSOLARITZA
Peru Abarrategi, irabazlea: 'Oholtza gainean etxean moduan sentitu nintzen'
EITB MEDIA
Arabako Bertsolari txapeldunaren titulua oraindik ere asimilatu gabe duela aitortu dio Peru Abarrategik Euskadi Irratiko "Amarauna" irratsaioari; Gasteizko Europa Jauregian bizitakoa oso berezia izan zela azpimarratu du behin eta berriz.
-
Peru Abarrategi Arabako Bertsolari txapelduna agurra abesten
17:54 min
Peru Abarrategi Arabako Bertsolari txapeldun aramaioarrarekin hitz egin du Euskadi Irratiko 'Amarauna' irratsaioak. Oraindik ere irabazitakoa sinistu ezinik dagoela aitortu digu, eta ez duela bere burua Bertsolari Txapelketa Nagusian irudikatzen, baina denbora kontua besterik ez dela izango.
Gasteizko Europa Jauregian izandako finalak aurrera egin ahala puzten joan zela kontatu digu, eta saioa amaitzerako 20 zentimetro gehiago zituela. Gauza polit asko kontatu ditu Abarrategik: Manex Agirre irakaslearekin abestutako buruz burukoaz eta Oihane Perearekin oraindik pendiente duen elkarrizketaz, besteak beste.