Itxi

Amarauna

Hockeya ur azpian

Hockeya, apnea eta barre artean

Ane Aguirre Mendia | Eitb Media

Nereida urpekaritza taldean praktikatzen den kiroletako bat da urpeko hockeya, Gasteizko hori da, hain justu, Euskal Herriko talde bakarra; Tristan Epstein eta Iñaki Goñi taldekideekin bildu gara.

  • Tristan Epstein eta Iñaki Goñi, hockey ur azpian Gasteizen

    Tristan Epstein eta Iñaki Goñi, hockey ur azpian Gasteizen

    13:18 min
imagen player
imagen player
imagen player

Duela hogei urte hasi ziren Gasteizen ur azpiko hockeyaz gozatzen; bainu-jantzia soinean, hegatsak jantzita eta sticka deritzon makilarekin aritzen da taldetxo bat igerilekua joko-zelai dutela. Osagai horiek guztiak ditu Nereida Urpekaritza Klubak, eta hor aritzen dira Tristan Epstein australiarra eta Iñaki Goñi gasteiztarra.

Biekin hitzordua egin eta "Amarauna" saioan ur azpiko hockeya gertu-gertutik ezagutu dugu.