Itxi

Amarauna

Martin Gandiaga

"Kriptotxanponetan inbertitzen duenak buruan izan behar du gauzak gaizki joan daitezkela"

Ander Lopez | EITb Media

25 urte ditu Martin Gandiaga markina-xemeindarrak. 17 urterekin kriptotxanponen munduan murgildu zen eta orain ikastaroak eskaintzen ditu interesatuek inbertsio digitalen mundu "konplexua" uler dezaten.

  • Martin Gandiaga

    Martin Gandiaga

    17:24 min
imagen player
imagen player
imagen player

Miamin ingeniaritzako ikasketak egiten ari zela piztu zitzaion Martin Gandiaga makina-xemeindarrari kriptotxanponetan ibiltzeko zaletasuna. Euskadi Irratiko Amarauna saioan aitortu duenez "kriptxanponen munduak harreman estua dauka matematikekin" eta ondorioz, ezagutza maila altua behar da dirua inbertitzeko. Miamitik bueltan, "Billonaire" izeneko akademia sortu zuen, interesatuek inbertsio digitalen mundua ezagutu dezaten. Gandiagak azpimarratu duenez, kriptotxanponen merkatua "oso aldakorra" da eta azken gertakarien ondorioz "kriptotxanponak ez daude bere momenturik gorenean".

Duela 10 urte oso ezezagunak baziren ere, egia da "azken bolada honetan ospea irabazi dutela", jende asko ari da horietan inbertitzen, baita gobernuak kontrola ezartzen ere. Izan ere, datorren urtetik aurrera "ogasunek sistema berriak ezarriko dituzte kriptotxanponen merkatua kontrolpean izateko".