Amarauna
ERREPORTAJEA
Euskal Herriko hiru aterpetxetan bisita egin dugu
Esther Murelaga | EITb Media
Gorbeako Eleuterioren txabolak 100 urte bete ditu eta bertara urreratu gara, Urbiako fonda ere bisitatu dugu eta Bera eta Sara arteko Gondendiagako berreskuratze lanak zertan diren kontatu digute.
-
Gorbeako Eleuterioren txabolan edo Egiriñaoko aterpetxean oroigarria jartzen
32:41 min
Eguraldi ederrari eta egutegiari kasu eginez, Gorbeako Egiriñaoko landan dagoen Eleuterioren txabola igo da 'Amarauna'. 1922ko uztailaren 9an zabaldu zuen Zeanuriko Eleuterio Goikoetxeak aterpetxea; data hori gogoratzeko, Jon Urutxurtu, Igor Intxaurraga eta Eider Ajuriagerra zeanuritarrekin aterpetxean bertan jarri duten oroigarri plaka jartzera igo ginen egun batzuk lehenago.
Gorbeatik Aizkorri magaleko Urbiara jo dugu, Urbiako fondara, eta Aritz Altube azken 23 urteetan fondaren kudeaketaz arduratu denak kontatu digu oraindik ez dutela negozioa berriz martxan jarriko duen inor aurkitu.
Urbia utzi eta Bera eta Sara arteko Gondendiagako benta berreskuratzeko lanak zertan diren azaldu digu Portu beratarrak.