Itxi

Amarauna

Zapo hizkuntza

Zapo euskara: ingurukoek ez ulertzeko sortutako hizkuntza sekretua

Arantxa Arza | EITb Media

Apaepeka hitz egiten duen jende asko dago Euskal Herrian. Horien aztarna bildu eta kode-hizkuntza hori ikertzeko proiektua garatu du Iker Hizkuntzalaritza Zentroak. Ikertzaileak eta hizlariak bildu ditugu "Aparapamaparaupunepeapan".

  • Ezkerretik eskuinera: Irantzu Epelde (Iker zentroa), Nekane Martiarena eta Oroitz Jauregi (EHU)

    Irantzu Epelde (Iker zentroa), Nekane Martiarena eta Oroitz Jauregi (EHU)

    19:52 min
imagen player
imagen player
imagen player

Nekane Martiarenak amonarengandik ikasi du epeapaka hitz egiten eta erakutsi digu naturaltasun osoz hitz egin dezakeela. Amonarekin jolas egiteko eta mezua beste inork ez ulertzeko egiten zuen apaepeka. Gaur egun bere alabarekin berdin-berdin gertatzen zaio. Ez da ordea, Oiartzungo ohitura soilik, Euskal Herri osoan barreiaturiko ohitura da zapo-euskararena. Baina, oraingoz hizkuntzalaritzaren ikuspegitik inork ez du inoiz ikerketarik egin. Horretarako proiektua garatu dute Iker Hizkuntzalaritza Zentrotik, Euskal Herriko Unibertsitatearekin eta Nafarroako Unibertsitate Publikoarekin elkarlanean.

Hizlari berrien bila dabiltza Baionako Iker Zentroko ikertzaileak. Laginak biltzen hasiko dira grabazioak eginez, beraz, zapo-euskaraz aritzeko ohiturarik baldin baduzu eskertuko dute zure ekarpena. Eurekin harremanetan jartzeko hauxe da helbidea: oroitz.jauregi@ehu.eus.

Oroitz Jauregi EHUko irakaslea da ikerketa honetako koordinatzaile eta arduraduna. Bera eta Irantzu Epelde, Iker Zentroko ikertzailea izan ditugu "Amarauna" saioan Nekane Martiarena eta bere zapo euskara tartean direla.