Itxi

Amarauna

Urterrena

Hernioko gurutzeak 75 urte

Festa egingo dute San Inazio egunean Zelatunen gurutzearen urteurrena ospatzeko. Era berean, Herniozaleak Kultur Elkartearen urteurrena ere ospatuko dute, eta taldea desegingo dela kontatu digu Isidro Lertxundi kideak.

  • Hernioko gurutzea

    Hernioko gurutzea

    6:26 min
imagen player
imagen player
imagen player

Gurutzearen historia, tamaina, urteurrena, eta gainerako gurutzeen nondik norakoak kontatu dizkigu Isidro Lertxundi, Herniozaleak Kultur Elkarteko kideak. Izan ere, gurutzeak bai, baina elkarte horrek ere urtebetetzea du. Zortzi herritako jendearen artean osatu zuten: Aia, Asteasu, Larraul, Alkiza, Hernialde, Albiztur, Bidania-Goiatz eta Errezil. Eta hainbeste urte eta gero, euren urtebetetzea eta gurutzearena ospatzeaz gain, agur esatea erabaki dute. Bihar Zelatunen egingo duten festa baliatuko dute horretarako.