Itxi

Amarauna

Mugarik Gabeko Medikuak

Maider Pagola: "Ginean beste lehentasun batzuk dituzte. Elgorria da osasun arazo larrienetarikoa"

Ia urtebete darama Maider Pagola legazpiarrak Ginean lanean. Elgorriari aurre egiteko txertoa jasoa duten umeen tasa "murritza" dela kontatu digu.

  • Guineako irudi bat

    Guineako irudi bat

    21:14 min
imagen player
imagen player
imagen player

Hogei urte daramatza Mugarik Gabeko Medikuak elkarteak Ginean lanean. Eta Maider Pagola iaz joan zen hara. Ez da medikua, baina osasun arloan egiten du lan, perfil askotako jendea behar baita lan horretan aritzeko. Hiesa duten pertsonei tratamendua ematen diete alde batetik. Bestalde, populazioaren zati handi batek osasun zentroak urruti ditu. Horregatik, sukarra, eztula eta beherakoa identifikatzeko gai izan daitezen formazioa eskaintzen diete herrialde barrualdeko komunitateetako pertsonei. Idazten eta irakurtzen dakiten pertsonak aukeratzen dituzte.

Gauzak hala, bistakoa da Lehen Munduaren eta Hirugarren Munduaren arteko aldea. Lehenetasunak ez direla berdinak esan digu Pagolak. COVID-19arekin ere antzera gertatzen da. Ginean ez du munduko beste leku batzuetan adinako eraginik izan, baina gaitz horren kontrako txertaketak dela eta "bazterrera utzi dira" hango populazioan eragin handiagoa duten gaitzak, "elgorria, polioa edota meningisitisa" adibidez.

Bestelakoan, baliabide naturalei eta ohiturei dagokienez herrialde aberatsa dela kontatu digu. Hori bai, herritar gehienak pobreak dira, diamanteak edota urrea izan arren, herritarrek ez dutelako horren onura jasotzen.

Hala ere, herrialde alaia eta etorkizuna duena dela azpimarratu digu Pagolak.