Amarauna
Nexgraff
"Horma-irudi handiak egin nahi ditugu"
Maialen Otermin | EITB Media
Lanean harrapatu ditugu Pasaian Aitor eta Nestor Otaño aita-semeak. Euskal Herriko hainbat hormatan sekulako marrazkiak egin dituzte, tartean, euskal kulturarekin zerikusia dutenak.
-
Nestor eta Aitor Otaño
20:48 min
Lazkao Txiki, Maialen Lujanbio, Jokin Altuna, Berri Txarrak, Xabier Lete, Mikel Laboa... Zerrenda luzea da, eta euren lana Euskal Herri osora zabaltzen ari dira. Aurki Ibarran, Amasan eta Abaltzisketan ere bertako hormak apainduko dituzte. Nexgraff izenarekin sinatzen du Nestor Otaño grafitigileak, aita laguntzaile duela. Euren lan egiteko prozesuaz, moduaz eta gustuez aritu gara, eta nabarmendu dutenez, marrazki handiak egitea dute gustuko; horma-irudi handiak egin nahi dituzte.