Itxi

Amarauna

Mahats eta sagar uzta

Eguraldiak eraginda, mahats eta sagar bilketa zertxobait aurreratzea espero dute ekoizleek

Nagore Etxebarriarteun, Garcia Olano upategikoak esan duenez, Arabar Errioxan euri gutxi egin du, eta mahats aleak ohi baino txikiagoak izango dira. Zarautzetik, Itziar Izagirrek Talai Berriko mahastiak nola dauden kontatu du. Bukatzeko, sagarrondoen egoeraz Zerainetik, Maite Retolazak.

  • Mahats bilketarako prestatzen ari dira ekoizleak

    Mahats bilketarako prestatzen ari dira ekoizleak

    20:43 min
imagen player
imagen player
imagen player

Mikel Garaizabal adituarekin mahastien eta sagarrondoen egoera hizpide. Aurten euri gutxi egin duenez, ur eskasiak eragina izango du uzta bilketan.

Nagore Etxebarriarteun, Garcia Olano upategikoak esan duenez, Arabar Errioxan euri gutxi egin duenez, mahats aleak ohi baino txikiagoak izango dira. Mahats aleak erdia pisatuz gero, etekin txikiagoa jasoko dutela esan du Nagore Etebarriauteunek.

Zarautzetik, Itziar Izagirrek Talai Berriko mahastiak nola dauden kontatu du. Joan den astean euria egin du Zarautzen, eta ur hori pozik jaso dute. Bukatzeko, sagarrondoen egoeraz Zerainetik, Maite Retolaza, Oiharte sagardotegikoak. Zerainen, ur beharrean dira sagarrondoak.

Denek uste dut, uzta bilketa zertxobait aurreratuko dela.