Amarauna
Itsasoko urtaroak
Gorakada, Ozeanikoa eta neguko ekaitzak, horiek dira itsasoko urtaroak
Arantxa Arza | EITb Media
Joshua Garcia Herranz itsas zoologoak azaldu digu itsasoan ez direla lurrean bezala lau urtaro. Klima aldaketak hor ere eragin ditu gora-beherak eta ez dira lehen bezain markatuak aldaketa horiek.
-
Balea saltoka itsasoan
10:40 min
Gorakada martxo eta abuztu artean kokatuko litzateke. Itsas hondoko nutrienteak goraka mugitzen dira.
Ozeanikoan, irailetik azarora itsasoa lasaitu eta arrain larbak kostetara gerturatzen dira.
Eta neguko ekaitz garaian, abendutik otsailera, espezie askorentzat migrazio garaia da.