Amarauna
Loreak nola ureztatu
Bada gure etxeetan orkideak inon baino gusturago bizitzeko tokia
Arantxa Arza | EITb Media
Loreak noiz, nola eta zenbateraino ureztatzea komeni den galdezka inguratu gara Hernaniko Karabeleko Etxaldera. Hantxe hartu gaitu Amaia Odriozolak eta berak eman dizkigu loreak ureztatzeko jarraibideak.
-
Kalabelekon, negutegiko hiru landare.
21:44 min
Orkideak esate baterako komunean bizi litezke gustura, izan ere, hezetasuna maite dute, eta ez hura zuzen zuzenean. Dutxatzean sortzen den lurruna asko eskertzen dute eta argia ere bai baina inoiz ez zuzenean eguzkiak jotzea. Bestalde, landareen hostoek informazio asko ematen digutela aitortu digu Amaiak Odriozolak, Karabeleko etxaldeko baratzeen arduradun eta ekoizlea.
Hosto txikiak dituen landareak, generalean, ur gutxiago beharko du hosto handiak dituenak baino. Eta landareak ura behar duen ala ez jakiteko beste modu bat, hatza lurretan sartu eta hezetasuna zenbaterainokoa den neurtzea. Nola nahi ere, Odriozolak aitortu digu ur gehiegiagatik lore gehiago hiltzen dela lehorte handiegiagatik baino.