Amarauna
Gurpila aldatuz
Autorik berrienek ez dute ordezko gurpilik, beste sistema batzuk dituzte gurpila zulatzen denerako
Aranxta Arza | IETb Media
Alex Udabe mekanikariarekin kotxeko gurpila zulatzen zaigunerako aholkuak jaso ditugu eta askotan ahazten duguna: ordezko gurpila tarteka begiratu eta zaintzea bestela behartzen garenean egon liteke bera ere zulatua edo hustua.
-
Gurpil pila tailerrean
20:39 min
Gaur egungo kotxerik berrienek ez dute ordezko gurpilik izaten. Gurpila zulatu ezkero, puztutzeko balbulatik esprai bat sartzen da gurpilak konpontzeko tailerrera iristeko moduan jartzeko. Beste kasu batzuetan, gurpilaren bi ertzak indarturik izaten dituzte eta horrek iraun arazten dio zulatutako gurpilari konponketa-tailerrera iritsi arte. Hala ere, eta auto zaharragoek ordezko gurpila eraman ohi dute eta inportantea da noizean behin gurpil horren egoera zein den begiratzea.