Amarauna
Senegal eta Omar Diop
Omar Diop: "Senegalgo amamak esaten dit sekula ez ahazteko nondik natorren"
Arantxa Arza | EITb Media
Hori esan digu hiruki formako zilarrezko lepokoa erakutsiz. Amamak oparitu zion Senegalera bisitan joan zitzaion batean. Berriatuan bizi da aita eta anaiarekin, Senegalen bizi ditu ama eta arrebak. Mafea hartuta etorri zaigu bisitan.
-
Omar Diop mafea eskainiz Amaraunean
23:22 min
Okela tomate saltsa berezian eta arroz zuria lehenik. Gero Senegalgo zuhaitzik ezagunetik eratorritako zukuaz egindako nahaskia, banana, pasa, eta gainerakoekin. Senegalgo kontuak, jakiak, eta bere bizitza hizpide hartuta aritu gara bizkaieraz erraz eta bizi egiten duen Omar Diopekin. Koldo Amandozek zuzenduriko Hondar Ahoak telesailean aktore, bere bizitzako oparirik ederrena izan dela onartu du.