Amarauna
Bizitzeko gogoa
Ainhoa Elorriaga: "Inork ez zuen espero mugitzeko gai izango nintzenik"
GORKA OTAEGI | EITb Media
Sei hilabete koman egin zituen trafiko istripu baten ondorioz. Buruan hartutako kolpeak burmuina hondatu eta ezer egiteko gai ez zela geratu zen. Medikuek hil egingo zela uste zuten, asko jota, egoera begetatiboan geratuko zela, baina, ekinaren ekinez, oinez ibiltzea ere lortu du Ainhoa Elorriagak.
-
Ainhoa Elorriaga
23:14 min
Egunero jaisten da Busturiako bere etxetik San Antonio hondartzara. Makilak hartuta, ibilaldi luzeak eta erreabilitazioko ariketak egiten ditu bertan. Tarteka, medikuen ahotsak gogoratzen ditu esanez ez zela bizirik aterako edo, asko jota, egoera begetalean geratuko zela. "Inork ez zuen uste mugitzeko gai izango nintzenik".
Trafiko istripu batek goitik behera aldatu zuen Ainhoa Elorriagaren bizitza. 6 hilabete egin zituen koman, eta esnatzean beltz jarri zioten etorkizuna, baina bizitzari heldu eta inork espero ez bezalako hobekuntza izan du, bere kasa oinez ibiltzeraino. Koman egoteaz, ospitaleko egonaldiez, erreabilitazioaz, gizarteak ezarri dion estigmaz eta argitaratu berri duen liburuaz aritu gara hondartzara bidean.