Itxi

Amarauna

Mugako merkataritza

"Nafarroako mugako merkataritzak 6 milioi erosle erakartzen ditu. Hemen apenas dago langabezirik"

Maria Agirre | EITB Media

Nafarroako mugako merkataritza ezagutzeko Dantxarineara jo dugu. Felipe Saragueta abokatuak azaldu duenez, 12 enpresa inguru daude Dantxarinean. Pandemia garaia gogorra izan bada ere, mugako merkataritza suspertzen ari dela esan du Txomin Iribarren, Dantxarineako merkatarien elkarteko buruak.

  • Dantxarinean benta batzuk aspaldikoak dira; esaterako, Felix Benta.

    Dantxarinean benta batzuk aspaldikoak dira; esaterako, Felix Benta.

    17:23 min
imagen player
imagen player
imagen player

Nafarroako mugako merkataritzak 1.200 lanpostu zuzeneko, eta zeharkako 900 eragiten ditu. Ibardin, Dantxarinea zein Luzaiden mugako merkataritzak garrantzia handia du inguruako ekonomian eta gizartean.

Dantxarinean, komertzio batzuk aspaldikoak dira, eta, beste batzuk, berriagoak. Toki horretako merkataritzak bizi izan dituen aldaketak hizpide izan dituzte Felipe Saraguetak eta Txomin Iribarrenek.