Amarauna
Kanpaiak, Kultur Ondasun
Lorena Zalakain oiartzuarrak parrokiako kanpaiak jotzen ditu
Maria agirre | EITB Media
Eskuekin jotzen diren ezkilak Ondare Inmaterialeko Kultur Ondasun izendatu ditu Unescok. Lorena Zalakainek Oiartzungo San Esteban parrokiakoak jotzen ikasi du. 1706. urtetik jotzen dira Oiartzungo kanpaiak.
-
Lorena Zalakain kanpaiak jotzen. (Argazkia: Eneko Salaberria)
6:54 min
Lorena Zalakainek eskuekin eta hanka batekin jotzen ditu kanpaiak. Kasualitatez hasi zen lan horretan. Egun batean parrokiako kanpandorrera igo zen argazkiak ateratzera, eta kanpaiak nola jotzen diren ikasten bukatu zuen.