Amarauna
AP-8-AK 50 URTE
AP-8 autobideak 50 urte bete dituenean
Eriz Zapirain | EITb Media
AP-8 autobidea bere etxe alboan duen berriztar baten testigantza, errepide hau egunero lanera joateko darabiltenen lekukotasunak eta Bidesaririk Ez plataformako kide baten iritziak jaso ditu Amaraunak, Bizkaia eta Gipuzkoa lotzen dituen ordainpeko autobidea eraiki zela 50 urte bete diren honetan.
-
AP-8 autopista Durango aldean.
17:23 min
Berriz herriaren erditik igarotzen da AP-8 autobidea. Bertako etxe baten leihoetatik autobidea da ikusten den gauza bakarra. Etxe horretan bizi da Mari Karmen Aiartzaguena. Duela 50 urte ordainpeko autobidea egin zutenean bizitakoak azaldu ditu Amaraunan.
Lanera joateko egunero errepide hau erabiltzen dutenen testigantzak ere jaso ditugu. Baita Bidesaririk Ez plataformako Harkaitz Etxebarriaren aldarriak ere.