Itxi

Amarauna

EKINTZA SOLIDARIOAK

Adinekoentzako gabonetako argiak ikusteko bizikleta ibilaldi berezia aurten Donostian

Maria Kristina hotelean hasi eta Donostiako erdialdea zeharkatuz ibili dira Matia eta Alai-etxe zentroetako lagunak, 'Bizikletaz Adinik Ez' elkarteak antolatutako ibilaldian.

  • Ibilaldiko partaideak Maria Kristina hotelaren ondoko Ramon Labaien plazan

    Ibilaldiko partaideak Maria Kristina hotelaren ondoko Ramon Labaien plazan

    10:52 min
imagen player
imagen player
imagen player

Trizikloa atzean eta bi edo batentzako eserlekua aurrean. Gidaria trizikloan pedalei eragiten eta bidaiaria eserlekuan eserita. Donostia gabonetako argiez josita ikusteko modu benetan berezia eta sentitua izan da, aukera hau baliatuz ezagutu ditugun Joxemari edo Manolitarentzat. Lehenengoa bere kasa bizi da eta bigarrena adineoentzako Matia zentroan. "Ez dugu jendea ateratzen, baizik eta gu ateratzen gara beraiekin... oso interesgarria da beraiekin egotea eta entzutea, beraien bizimodua, zer bizi izan duten... aberastasun handia ekartzen digu". Hori diosku Patxi Alberdi, 'Bizikletaz Adinik Ez' elkarteko kideak. Aurten, urte garai honetan, irteera berezia antolatu dute baina nabarmentzekoa da, elkartea, urte osoan zehar aritzen dela triziklo bidezko ibilaldiak egiten.