Itxi

Amarauna

Psikologia

Eguraldiak nola eragiten digu? Melatoninak eta serotoninak eragin handia dute

Maria Agirre | EITb Media

Garikoitz Azkona EHUko neurozientzialariak azaldu duenez, argitasunak eragin handia du gugan. Argiarekin serotonina hormona aktibatzen da, eta iluntasunarekin, logurea ematen digun melatonina.

  • Argitasunak eragina du gugan

    Argitasunak eragina du gugan

    5:19 min
imagen player
imagen player
imagen player

Eguraldiak baino, argitasunak eragiten du gure aldartean. Neguan, argi ordu gutxiago dagoenez, metalonina hormona ekoizten du burmuinak. Aldiz, udan, argiarekin, serotonina gailentzen da. Elikagaiekin ere bizkortu daiteke serotonina; esaterako, platanoarekin eta txokolatearekin. Garikoitz Azkona neurozientzialariak argibideak eman ditu.