Amarauna
IPARRORRATZA
"Ohioko tren istripuaren ondorioak oraindik ez ditugu ezagutzen, baina oso larriak izango direla argi dago"
Ainhara Zuazabeitia | EiTb Media
Iñigo Arratibel nazioarteko adituarekin hitz egin dugu otsailaren hasieran AEBko Ohio estatuan izandako tren istripuari buruz. Nerea Amiano azpeitiarrarekin ere hitz egin dugu. East Palestine hiritik gertu bizi da eta kontatu digu nola bizi izan dituzten istripuaren eguna eta ondorengoak.
-
Berrogeita hamar bagoi atera ziren trenbidetik eta su hartu zuten osagai toxikoek.
17:20 min
Norfolk Southern konpainiaren trena errailetatik atera zen East Palestine hirian, eta bagoietan zeramatzan gai toxikoek, binil kloruroa tartean, airea eta lurra kutsatu dituztela salatu dute herritarrek. Istripuaren ondorioek luze iraungo dutela uste dute adituek. Iñigo Arratibel nazioarteko adituarekin aztertu dugu gaia.