Itxi

Amarauna

Ekuadorrera bidaia

Paulina Gallo: "Deba nirea sentitzen dut, hemen oso ondo bizi naiz eta hemen jarraituko dut"

Aranxta Arza | EiTB Media

Sandra ahizpak lana bilatu zion eta 23 urte zituela etorri zen Euskal Herrira Ekuadorren 6 urteko alaba eta senarra utzita. Gogorra egin zitzaion lehen urtebetea baina gaur egun gustura bizi da.

  • Paulina Gallo, Euskadi Irratiko estudioan

    Paulina Gallo, Euskadi Irratiko estudioan

    21:48 min
imagen player
imagen player
imagen player

Ekuador herrialde aberats eta polita dela aitortu digu: Andeak, kostaldea, Amazoniako oihana eta Galapagoak. Lau inguru horietan banatu du berak herrialdea eta bakoitzak badituela bere berezitasun eta erakargarritasunak. Salcedon sortua da bera eta hiria asko aldatu dela, hori da nabarmendu diguna Ekuadorren jaio eta azken 17 urteotan Deban bizi den ekuadorko emakume honek.