Itxi

Amarauna

G. Aresti loralditik bueltan

Zergatik interesatzen zitzaion Gabriel Arestiri Otxarkoaga? Ze harreman zuen Oteizarekin?

Arantxa Arza | IETb Media

Galdera horiek erantzun dituzte Loraldian Arestiri eskainitako itsas bidaian. Ibaizabal itsasadarrean zehar 80 laguneko taldeak Arestiren poemak irakurriz, geraldiak eginez, Bilboko historia ezagutu dute Arestiren itzalean.

  • Gabriel Aresti

    Gabriel Aresti

    18:44 min
imagen player
imagen player
imagen player

Karmelo Landa eta Xabier Monasterio gidari zirela 5 geraldi egin dituzte Arestiren Bilbo ezagutuz. Tartean Aresti eta Oteizak elkarren artean garatutako harremanaz ere aritu dira. Elkar bilatu egiten zutela aurreratu digu Landak Amaraunean. Aretik Oteizari, "nire poesia oso merkea da, herriaren ahotik hartu eta herriari eman". Arestik Oteizari bere artea elitearentzat zela esaten zion. Oteizak Arestiri, bere bila zebilela esaten zion zuzen-zuzenean.

Itsas bidaiaren ondoren, Kafe Antzokian bazkaria eta gauean Otxarkoagan ikusentzunezkoa eskainiko dute:"Biola bat ala mailu bat". Gogoetarako bide emanez: Otxarkoagak zer eman dio Bilbori, nahi al du izan Bilbokoa Otxarkoagak, izan al daiteke Bilbo Otxarkoaga, lekua egin al dio Bilbok Otxarkoagari ala kendu? galdera horiei erantzungo dien artelana emango dute, Karmelo Landaren testutik abiatuta.