Itxi

Amarauna

Bulgaria ezagutuz

Nevyana Syarova: "Bulgaria beti bizi izan da Errusiaren itzalean"

Horregatik, besteak beste, derrigortzen zituzten Nevyana gazte zela errusiera ikastera. Gaur egun lasaitu da egoera, baina zaharrek Errusiari errespeto handia diote oraindik ere.

  • Nevyana Syarova

    Nevyana Syarova

    23:07 min
imagen player
imagen player
imagen player

Nevyana Syarova eta Aia Perez, bere alaba izan ditugu "Amarauna" saioan, banitza hartuta. Bulgariako gaztaz betetako hostopila, labean egina. Gustura dastatu dugu eta gustura entzun Nevyanak esandakoak: Ukrainako gerra oso hurbiletik bizi dute eta ezin ulerturik daude nola ari den hori gertatzen. Hizkuntzari dagokionez hiru genero dituela adierazi digu, maskulinoa, femeninoa eta neutroa. Neutroa haur txikiekin erabiltzen dute. Bestalde, Bulgaria bisitatzeko toki ederra dela esan digu eta bereziki mendialdea gomendatu 14 urte Irunen bizi den bulgariar honek.