Itxi

Amarauna

Labrit frontoiko fenomenoa

Labrit pilotalekua: pilotaren kodea zalantzan jartzen den bi pareta

Arantxa Arza | EiTb Media

Larunbat arratsaldetan Labrit pilotalekua parrandara doan jendearen topaleku bihurtu da azkenaldian eta horrek aldaketak ekarri ditu hiriaren erdigunean dagoen pilotalekura, pilotazale amorratuak eta giroaz gozatzera doazenak zenbaitetan aurrez-aurre jartzeraino.

  • Labrit frontoia

    Labrit frontoia

    20:44 min
imagen player
imagen player
imagen player

Gorka Imaz, bere 30 laguneko kuadrilarekin Iruñera doa egun pasa Eduardoren ezkondu-aurreko despedidara. Bazkalondoan Labrit frontoira joango dira, ondo pasatzeko asmotan eta parrandako beste geraleku bat izango da eurentzat frontoia. Leire Martinez kazetaria zalea da Labritera joaten, asko gustatzen zaio hango giroa eta giro hori naturala ez dela diotenentzat prest du erantzuna:  pilota aldatuz doa, pilotariak ere bai eta zergatik ez zaleak... Kepa Iribar Euskadi Irratiko kazetariak adierazi digu, pilota jokuak baduela bere kodea, eta ez dakiela bete behar den ala ez, baina Labriten askotan ez dela betetzen. Betetzen dena frontoia bera da, lepo egon ohi da partida nork jokatuko duen jakiterako eta hori ez da frontoi askotan gertatzen. Horregatik guztiagatik, Labrit efektoa oso partikularra da.