Itxi

Amarauna

Bidaiak

Antartika, pinguinoak "spa"ra joaten diren toki hori

0º gradutik 40ºra pasa liteke ura bainua hartzen duzun bitartean. Hala aitortu digute Asier Madarieta eta Maria Intxustegik, Antartikara bidaian izandako bi lagunok.

  • Pinguinoak Antartikako uretan

    Pinguinoak Antartikako uretan

    27:23 min
imagen player
imagen player
imagen player

Asier Madarieta, Antartikako sumendien eremu elektromagnitikoa ikertzera joan da, aurten bigarren aldiz. Granadako Unibertsitatean dihardu eta orain Antartikatik ekarritako datuak prozesatzen hastekoak dira.

Maria Intxutegi 3 haga eta 30 oihaleko belauntzian joan ohi da Antartikara Bark Europa untziarekin espedizioak eginez. Animaliei eta paisaiari eragozpenik ttikiena sortzeko beltzez jantzita joan ohi da beti. Hain arriskutsutzat daukagun Drake itsas lerroa gurutzatzea erronkatzat hartzen du eta gustukoa du gainera. Orain, Lisboatik Dublinera bidean kultur espedizioei ekingo die National Geographic-en kontratupean.