Amarauna
Jendaurreko tertulia
Ozenegi hitz egiten al dugu?
Gorka Oategi | IETb Media
Bolumen altuegian hitz egiten al dugu? Garrasika hitz egiteko joera dugu? Zein da hitz egiteko bolumen egokia? Nola lortu norberak eta ingurukoek ozenegi ez hitz egitea? Galdera horiek erantzuten saiatu gara aste honetako Jendaurreko tertulian
-
Ozenegi hitz egiteak inguruoak gogaika ditzake
24:17 min
"Askotan Iparraldera jotzen dut hango lasaitasunaren bila", halaxe laburbildu du Maitane Ormazabal Larzabal espazio antolatzaileak Hego Euskal Herriko hizketaldien bolumenak eragiten dion egonezina; Eneko Bilbao autobus gidariak, berriz, badu kontraerasoa autobusean bidaiari zaratatsuak tokatzen zaizkionerako. Ondoarroako ikastolako zuzendari Esti Urizarrek ikasleak nola isilarazten dituen erakutsi digu.