Itxi

Amarauna

'OPORRAK BAKEAN' PROGRAMA

Eli Eizagirre: "Lehen, udan, 10.000 haur sahararri egiten genien harrera Europan; orain 2.500i baino ez"

Eli Eizagirre haur saharrarak Euskal Herrira ekartzeaz arduratzen den elkarteko arduraduna da Gipuzkoan. Tolosan hartu gintuen, tren geltoki ondoko parke batean. Han zeuden berarekin bere etxean uda pasa duten hiru haur saharrak, "Oporrak bakean" programaren baitan etorriak.

  • Haur sahararrak Euskal Herrian.

    Haur sahararrak Euskal Herrian.

    18:19 min
imagen player
imagen player
imagen player

Elkartasunak Euskal Herrian eta munduan behera egin duela aipatu zigun Eli Eizagirrek eta datu esanguratsua eman ere bai: duela zenbait urte 10.000 haur sahararrek parte hartzen zuten "Oporrak Bakean" programan, Euskal Herrira etorriz, eta Frantziara, Espainiara, Italiara eta Ameriketako Estatu Batuetara joanaz. Gaur egun 2.500 baino ez dira Europara etortzen direnak.