Amarauna
Denbora Bankua
J.M Jauregi, iturgina: "Laster obretan ez dugu izango iturginik, igeltserorik ez eta elektrizistarik ere"
Arantxa Arza | EITb Media
Joxe Mari Jauregi, Zaldibiako Gaztelu Iturgintzan dabil azken 55 urteotan. Larri ikusten du iturgintzaren etorkizuna, gazteek nahiago dutelako lantoki handietan ordutegi finkoarekin lan egin, etxez-etxe matxurak konpontzen ibiltzea baino.
-
Joxe Mari Jauregi iturgina, lanean
16:39 min
Joxe Mari Jauregi iturginarengana joan gara "Amarauna" saiotik etxean sortzen diren matxura txikiak nola konpondu litezkeen ikastera, hala nola: tantaka dagoen iturria, ura ondo irensten ez duen arraska, komuneko bonbaren jarioa... negurako berogailuak prestatzea. Horietarako irakasgaiak jaso dituzte.