Itxi

Amarauna

IRISGARRITASUNA

Hezkuntza sisteman irisgarritasun arazoak dauzkate oraindik desgaitasunen bat dutenek

Eriz zapirain | EITb Media

Desgaitasunen bat duten ikasleek oraindik ere arazoak izaten dituzte euren ikastetxe edo unibertsitateetan. Horregatik aurkeztu berri dizkiote zuzenketak Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Lege berriari.

  • Irisgarritasuna

    Oksana Viktorivnarena. Euskadi Irratia.

    19:33 min
imagen player
imagen player
imagen player

Bi kasu ezagutu ditugu "Amarauna" saioan. Bata, Oksana Viktorivnarena. 27 urteko gaztea da Oksana, Ukrainan jaioa, baina aspaldian Euskal Herrian bizi dena. Kimikan graduatu zen baina momentu batzuetan gurutze-bidea izan zela azaldu digu. Bestea, Onintze Ormazabalen semearena. Gurpildun aulkian dabil bera eta arazo ugarirekin egiten du topo egunerokoan.