Itxi

Amarauna

Traidoreak

Diane Arbus, apartekoen argazkilari aparta

Itzair Alduntzin | EITb Media

Juan Aldaz soziologoak "frikien" argazkilari gisa hartua denarengana hurbildu gaitu.

  • Diane Arbus, "frikien" argazkilaria

    Diane Arbus, "frikien" argazkilaria

    20:31 min
imagen player
imagen player
imagen player

Diane Arbus XX mende erdialdeko argazkilari estatubatuarra izan zen. "Frikien" argazkilari gisa ezagutzen da.

Ez du parekorik, eskola egin du eta gaurdaino iritsi da bere lan bikaina. Normaltzat hartua ez zena, zakar, ezberdin, arrarotz eta itsusitzat  hartua zena, eder egin zuen guztion begietara.

Zuzenekoa egiten ari ginela asko izan zarete Juan Aldaz soziologoak hautatu duen emakume honengan erreparatu duzuenak eta zeinetaz ari ginen galdetu duzuenak.

Ez galdu berriz ere entzuteko aukera. Ez galdu Diane Arbus, ezohiko argazkilariaren lanera gerturatzeko aukera hau. Egin klik "Amarauna" saioko audio honetan.