Amarauna
Zikloalpinismoa
Zikloalpnismoa: pioletak, botak, sokak, mosketoiak... hartu bizikletan eta goi mendiak igo eta eskalatzera
Arantxa Arza | ETB Media
Iñigo Unanue urretxuarrak eta Kattalin de Pedro gorliztarrak Boliviako eta Tailandiako mendi garaiak igo dituzte. Mendietara bizikletaz gerturatu eta material guztia hantxe eramanez. Argazki ederrak deskribatu dizkigute.
-
Iñigo eta Kattalin bidaia hasi aurretik
22:04 min
Hego Ameriketara eta Tailandiara egin dute bidaia Iñigo Unanue urretxuarrak eta Kattalin de Pedro gorliztarrak, bizikletaz soilik baliatuz. Alforjetan eskaladarako eta alpinismorako materiala kargatu eta gora! Esate baterako, 5000 metroko altueran elurtutako bidean bizikletaz inguratu dira Bolibiako "Alpamayo txiki" mendira. Arista ikusgarria duen mendia, ahaztuko ez duten bidaia izango da.
Tailandian berriz, kontatu digute, bizikletaz mendi ertzera inguratu, eskalatuz igo eta gailurrean zain zutela whisky boteila, urte berria ospatzeko txupitoa har zezaten.