Amarauna
Hegazkin laguntzaileak
Tania Ledesma eta Ainara Gonzalez hegazkineko laguntzaileek zabaldu duten eskola berrian izan gara bisitan
Arantxa Arza | EiTb Media
Lanerako aukera handiak ditu hegazkineko laguntzaileak. Hiru hilabeteko ikasketak egin ondoren Madrilen azterketa egin eta hegazkinean lanean hasteko aukera asko zabaltzen direla aitortu digute lanbidez hegazkineko laguntzaile diren bi neska hauek.
-
Tania Ledesma eta Ainara Gonzalez klasea ematen
20:44 min
Urtarrilaren hasieran zabaldu zuten Donostiako eskola eta momentuz lau ikaslerekin abiatu dute kurtsoa. Segurtasun gaiak, osasuna, hizkuntzak... horiek dira gai nagusiak. Taniak Bilboko aireportuan egiten du lan, Ainarak Bartzelonan eta horrekin uztartzen dute Donostiako eskolan klaseak ematea.
Bidaiarien zabarkeria da ofizio honek duen alderik zailenetako bat, eurek aitortu digutenez, eta haien exigentziei erantzun beharra. Baina era berean, egun guztiak desberdinak izatea oso polita dela diote, ongi irabazten dela, lana badagoela eta gainera, munduan edozein tokitara bidaiak egiteko abantaila handiak dituztela eurek eta euren familiartekoek.