Itxi

Amarauna

Larrialdietako dominak

Autobus gidariak ondoeza izan eta A. Zurinagak gidatu zuen 10 kilometrotan. Saria eman diote horregatik

Arantxa Arza | IETb Media

Madrildik Bilborako bidean izan zen gertakaria. Autobuseko gidariak ondoeza izan eta bolantearen gainean etzanda geratu zen. Orduan, Aitor Zurinagak eta Jon Iker Garayk hartu zuten autobusaren gidaritza. Nola edo hala Lermako atseden lekura iritsi ziren, denak onik.

  • Aitor Zurinaga merezimendu domina jasota

    Aitor Zurinaga merezimendu domina jasota

    19:32 min
imagen player
imagen player
imagen player

Eusko Jaurlaritzak  larrialditako merezimendu dominak banatu ditu otsailaren 17an eta hor jaso du Aitor Zurinagak berari dagokiona. Madrildik Bilborako bidean gertatu zen ezbeharra 2023ko Otsailean. Inoiz autobusik gidatu gabea izanagatik, egoerak halaxe eskatuta,  Aitor Zurinagak eta Jon Iker Garayk hartu zuten txofertza. Horregatik eman diete larrialditako merezimendu domina, beste 12 hiritarri bezalaxe.