Amarauna
Eskuko bizikleta
Jon Galarragaren eskuko bizikleta ezagutu dugu
Ane Albisu | EITB Media
Jon Galarraga bidaniar-goiaztarrak motor istripua izan zuen 16 urterekin eta paraplegia du. Istripuaren aurretik zuen kirola egiteko zaletasunari eutsi dio, eskuko bizikleta edo handbike-ari esker. Askatasun handia ematen dio.
-
Jon Galarraga
17:28 min
Alegian egin dugu hitzordua Jon Galarragarekin. Autoz etorri da, alboko jarlekuan gurpildun aulkia zuela eta atzeko maletategian eskuko bizikleta. Kanpora atera du handbike-a eta xehetasun handiz kontatu digu nola funtzionatzen duen, Behobia-Donostia lasterketan zerk huts egin zion eta buruan dituen lasterketa sortaren berri ere eman digu. Berehala duena, Azpeitia-Azkoitia lasterketa. Zorte on Jon!!!!!