Itxi

Amarauna

Txistulari eta egile

Eneko Alvarez: "Kapritxo hutsez egin dut sei alde dituen txistu hau"

Arantxa Arza | EITb Media

Plentziako 18 urteko txistulariak aititaren laguntzarekin egiten ditu beretzat behar dituen txistuak. Oraingo hau, karitxoz egin du, ezpelez. Hexagonala da ia denean, burua ordea borobila du eta pieza guzti-guztiak berak egin dizkio eskuz.

  • Eneko Alvarez txistu hexagonala jotzen

    Eneko Alvarez txistu hexagonala jotzen

    12:09 min
imagen player
imagen player
imagen player

Aitor Amorrek bere tailerrean dituen tresnak baliatuta egin du Eneko Alvarezek txistu berezi hori. Ezpel egurrezko txistu argi-argia. Soinua beste txistuaren oso antzekoa du, agian zorrotzagoa.

Orain 7 urte hasi zen Eneko txistua jotzen ikasten. Laugarren belaunaldia da Motxa txistulari familian. Hileko lehen domeketan beste bi lagunekin herrian zehar ibiltzen da txistu soinua hedatuz. Plaentzian hartu gaitu, txistu  berezi hori egin duen tailerrean.