Itxi

Baipasa

FRIDAYS FOR FUTURE

Australiako suteak eta Indonesiako uholdeak gogoan atera dira kalera

Fridays For Future mugimenduak antolatutako protestan parte hartu duen Itsaso Gaztañagarekin hitz egin dugu.

  • Fridays For Future mugimenduak antolatutako protestan parte hartu duen Itsaso Gaztañaga Baipasan.

    Australiako suteak eta Indonesiako uholdeak gogoan atera dira kalera FFF mugimendukoak.

    5:28 min
imagen player
imagen player
imagen player

Munduko agintari nagusiak Suitzan elkartuko dira hurrengo hastean, Davos foroan parte hartzeko. Munduko Ekonomia Foroa urtero egiten dute bertan, eta hara iritsi da gaur bertan Greta Thunberg aktibista suediarra.

Fridays For Future klima larrialdiaren inguruko aldarriak zabaltzeko jaio zen mugimenduaren sortzaileak, presio egin nahi die munduko agintari nagusiei, neurriak har ditzaten klima aldaketari aurre egiteko, eta Thunbergek, Lausannen gaur milaka gaztek egin duten mobilizazioan parte hartu du.

Fridays For Future mugimenduak gure hiriburuetan ere antolatu ditu mobilizazioak gaur arratsaldean, eta horietako batean parte hartu duen Itsaso Gaztañagarekin hitz egin dugu "Baipasa" saioan.