Baipasa
On Ekin
"Mirari dietekin jaitsitako pisua ez da izaten kalitatezkoa"
Adele kantariak 70 kilo galdu omen ditu SirtFood dietarekin. Dieta horri buruz aritu da Nahia Zeziaga nutrizionista eta elikadurari buruzko galdera gehiago ere erantzun ditu.
-
Adeleren Instagrameko argazkia
5:38 min
Kontsulta ireki berritan izan dugu On Ekineko Nahia Zeziaga nutrizionista 'Baipasa' saioan, eta bezeroek asteotan egindako galdera batzuk eranztun ditu gurean. HAsteko, Adele kantariak 70 kilo jaisteko egin duen Sirtfood dieta biralaz aritu da. 'Mirari dieta' da, eta sirtuina enzimetan aberatsak diren elikagaiak hartzeak argaltzen laguntzen duela dio. OInarria kaloriak murriztean dauka, eta astean 3 kilo jaisten omen dira dieta horri jarraituta. Zeziagak azpimarratu duenez, pisu hori, baina, berehala berreskuratzen da, eta prozesu horretan ez dagoenez ikasketa prozesurik, denboran mantentzeko zailagoa da.
Horrez gain, ondorengo galderak erantzun dizkigu gure nutrizionistak:
-Zer egin pisuaren kontua denbora guztian buruan ez izateko?
-Nola konpentsatu bi hilabete hauetan etxean egindako gehiegikeria guztiak?
-Zer iritzi duzue baraualdi intermitentearen inguruan? Pisua jaisteko balio dute?
-Poteko lekaleak otordu nagusi batean jateko ultraprozesatuen taldean sartuko lirateke?