Baipasa
Ana Galarraga
"Ezinbestekoa da leku itxietan aireztapen ona izatea eta maskara beti erabiltzea"
Elhuyarreko zientzia-komunikatzaileak aerosolez hitz egin digu, eta aireztapenaren garrantzia nabarmendu du.
-
Aerosolak
11:36 min
Aerosola izan da Ana Galarraga zientzia-komunikatzaileak 'Baipasa' saiorako aukeratu duen hitza. Aerosolak airean esekita gelditzen diren partikula edo tanta txiki-txikiak dira, eta gero eta ebidentzia zientifiko gehiagok diote aerosol bidezko transmisioa dela COVID-19 birusa kutsatzearen gakoa. Hori dela eta orokortu da maskararen erabilera eta gomendatzen da espazio irekietan ibiltzea hobea dela eta, toki itxietan, aireztapen ona izatea ezinbestekoa dela.
Hori dela eta, protokoloak egokitzen joan dira, eta finkatu dute aireztapen sistemak ezarri behar direla edo leihoak ireki behar direla ahalik eta luzaroen. Ondorioa horixe da: leku itxietan aireztapen ona eduki behar da eta maskara beti jantzita izan behar da.