Itxi

Baipasa

Edertasun produktuak

Kosmetika: orain eta lehen

Lierni Ibargutxi | EiTB Media

Euskal Herrian ekoitzitako goi-mailako kosmetikaz, makillaje produktuek islatzen duten arrazakeriaz eta historian azalerako erabili izan diren produktu toxikoez hitz egin dugu.

  • Kosmetika produktuak

    Kosmetika produktuak

    33:08 min
imagen player
imagen player
imagen player

Sibari Republic etxeak Gasteizen ekoizten ditu bere goi-mailako kremak. Online saltzen dituzte produktuak baina noizean behin denda iragankorrak zabaltzen dituzte han eta hemen. Pazko Astean Donostian izan dira eta Baipasa bisitan joan zaie. Bertako Itziar Beitiak azaldu digu azido hialuronikoa zer den. Zerikusirik ez egungo kremetan erabiltzen diren formulak garai batean erabili izandako berun, merkurio edo radiozko ukendu toxikoekin!

Pello Iturria Iruñeko Estafeta kaletako Iturria botikako farmazialariak egin digu berba antzina erabilitako pozoi hauei buruz eta nola aldatu diren gauzak XX. mendeaz geroztik, zorionez.

Dena den, kosmetikak, gizarteko beste alderdi batzuek bezala, gure aurreiritziak ere islatzen ditu eta Maria Cruickshank aktoreak azaldu digunez oraindik zaila da azal beltzaranentzako edo ile oso kizkurrentzako produktu espezfikoak aurkitzea. Entzun hemen osorik!