Itxi

Baipasa

Zientzia

Eta maite duzun abesti hori robot banda batek sortua balitz?

Marijo deogracias | EiTb Media

Paula Olaz musika konposatzialea robot eta algoritmo bidez sortutako musikaz aritu da, zuzenean musika jotzen duten robot taldeez eta bertsoetarako doinu berriak sortzen dituen BertsoBot proiektuaz.

  • Compressorhead robot musika taldea. Argazkia: Wikipedia

    Compressorhead robot musika taldea zuzeneko kontzertu batean, Alemanian. Argazkia: Wikipedia

    12:27 min
imagen player
imagen player
imagen player

Zientzia fikzioa dirudi, baina ez. Bene-benetakoak dira: musika sortzen duten robotak eta zuzenean jotzen duten robot taldeak existitzen dira!

Pentsatu duzu inoiz entzun duzun azkeneko kanta hori, agian, robot batek asmatutakoa dela? Ze, egon badira robotez osatutako musika bandak! Compressorhead da horietako bat, 2013an Frank Barnesek Berlinen sortutakoa. Baina ez da bakarra. Paula Olaz musika konposatzaileak deskubritu arazi dizkigu Baipasan. Uste baino gehiago dira; EHUko Robotika eta Sistema Autonomoen RSAIT taldean, esaterako, bertsotarako doinuak sortzen dituen robota garatu dutela ere kontatu digu. Eta Spotifyn ere eskuragai daude Endel konpainia alemaniarraren disko ugari: guztiak algoritmo informatiboek sortutakoak! Zientzia fikzioa atzean geratzen ari da!