Baipasa
Zientzia
80 milioi pertsonek jasaten dute egunero 65 dB baino gehiagoko zarata
Marijo Deogracias | EITB Media
Paula Olaz musika konposatzaileak kontatu digu; baita zaratari iskin egiteko entzungailuek nola funtzionatzen duten.
-
Entzungailuak. Argazkia: Wikipedia.
18:53 min
Soinu bat zarata den ala ez subjektiboa da eta "gure estimuluaren araberakoa da". Hala dio Marta Urdanpilleta Landaribar EHUko Donostiako ingeniaritza eskolako fisikariak eta Paula Olaz musika konposatzaileak azaldu digu "Baipasa"n. Are, Ludwig van Beethovenen sinfoniez jendea aztoratu egiten ei zen erritmo eta bolumen aldaketen ondorioz! Garai hartan soinu kutsadura zer zen ez zuten jakingo, baina gaur egun Osasunaren mundu erakundeak 50 dB-tan ezarrita dauka zarataren gehiegizko muga. Hala ere, 170 milioi pertsonak 65 dBra bitarteko zarata entzuten du egunero. Alternatiba izan daitezke zarata saihesten duten entzungailuak. Olazek esperimentua egin du gurean uhin positibo eta negatiboekin jolas eginez.