Baipasa
Zientzia
Entzuten dugun musika 440 hertzetan dago, baina 432ra osasuntsuagoa izan daiteke
Marijo Deogracias | EITb Media
Hainbat ikerketaren arabera, 432Hz-tan afinatutako soinuak osasun espirituala eta mentala berrezartzen ditu. Paula Olaz musika konposatzaileak kontatu digu.
-
Uraren ezkutuko mezua, Masaru Emotoren lana. Argazkia: wikipedia.
19:28 min
Masaru Emotoren esperimentua ezagutu dugu Paula Olazekin; uraren ezkutuko mezuak. Landareei berba egitea, akaso, ez da baztertzekoa!
Eta jakin dugu entzuten dugun musika guztia 440 hertzera dagoela afinatuta, baina 1945era arte 432ra zegoela. Hori gutxi ez, eta 448 hertzera afinatutako bertsioa ere deskubritu dugu. Irratia edo telebista pizten dugun bakoitzean entzuten dugun musika 440 hertzera dago, baina hainbat ikerketek diotenez, beste afinazio batek, hau da, 432 ertzera afinatutako soinuak osasun espirituala eta mentala berrezartzen ditu. Euren artean dagoen aldea zein den jakin nahi izatera, sartu eta entzun Paula Olaz musika konposatzaileak Zientziaren tartera ekarri dizkigun adibideak.