Itxi

Baipasa

BLAI NON

Ermuko Berano Errekalde igerileku naturala ezagutu dugu Richard Martin zinegotziaren eskutik

Esther Murelaga | EITb Media

Berano ibaiak hornitzen duen igerileku naturalak sorosle zerbitzua ere badu eta bainurako eta aisialdirako guneak eskaintzen ditu; Richard Martin zinegotziak kontatu dizkigu igerilekuari buruzko sekretu guztiak.

  • Ermuko Berano Errekalde igerileku naturalean jendea bainatzen

    Ermuko Berano Errekalde igerileku naturalean jendea bainatzen

    10:40 min
imagen player
imagen player
imagen player

"Blaipasa"k astelehenero Euskal Herrian dauden hondartzaz kanpoko bainu lekuren batean hasiko du saioa. Pasa den astean Oñatiko Usako putzuan hasi genuen programa eta gaurkoan Ermuko Berano Errekalde igerileku naturala ezagutzera joan gara. Richard Martin Ermuko zinegotziarekin egin dugu Berano Errekalden hitzordua eta berak kontatu dizkigu Berano ibaiak hornitzen duen igerilekuari buruzko sekretuak.