Itxi

Baipasa

Zer irakurri

Komikia, umorea, misterioa eta historia Jule liburu-dendaren eskutik

Marijo deogracias | EITb Media

Imanol Gordo Jule liburu-dendatik (Portugalete) aritu zaigu udako irakurketa gomendioak ematen.

  • Zer irakurri

    Zer irakurri

    14:40 min
imagen player
imagen player
imagen player

Udarako irakurketa gomendioak eman dizkigu Portugaleteko Jule liburu-dendako Imanol Gordok:

-Gaztetxoenentzat komikia: Astiberrik argitaratutako "Biga" (Vincent Caut) izan da Imanol Gordoren lehenengo proposamena.

-Ondo pasatzeko eta buruari ironiatik eta umoretik eragiteko, berriz, Joxean Sagastizabalen Andromendan (Erein) proposatu digu.

-Historiaz, Ipar Ameriketako natiboez eta kolonizazioaz, Gure historia da etorkizuna entsegua gomendatu digu. Nick Estesek idatzia, euskarara ekarri dute Danele Sarriugartek eta Amaia Astobiza Uriartek. Katakrak argitaletxeak atera du.

-Laugarren proposamena, misteriozko liburua da; Portugaleteko autore Mikel Santiagoren azkeneko lana: En plena noche. Azken hau, gainera, rock&roll zaleek ere gustura irakurriko dute autoreak aukeratutako kanta-bildumaz lagunduta.

Gozatu liburuez!